Pedro Etxeberriak eta Olatz Zabalak irabazi dute X. Txakurkrosa

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 16a, 13:42

Eguraldi bikaina lagun, ikusle asko erakarri du 78 korrikalarik beraien zakurrekin egin duten lasterketak. Proba amaitu denean, parte hartzaileetako batzuek ume eta gaztetxoekin batera egin dute beste korrika saikoa zirkuitu itxian, eta gaztetxo guztiak dominarekin itzuli dira etxera.

Pedro Etxeberria zumaiarrak eta Olatz Zabala irundarrak jantzi dituzte irabazleen txapelak gaur eguerdian jokatu den X. Txakurkrosean. Zortzi kilometroko buelta 27:57 denboran egin du Etxeberriak –laugarren garaipena du proba horretan–, eta 34:08 denbora, berriz, Zabalak.

Gizonezkoen podiuma Ugao-Miralleseko Ion Artetxek (28:00) eta Unai Zubizarreta azpeitiarrak (29:39) osatu dute. Denborek erakusten duten bezala, lehia bizia egon da aurreneko bien artean, eta helmugara iristeko metro batzuk falta zirela ia parean ibili dira. Zumaiarrak azken metroetan indarra erakutsi du, ordea, eta hiru segundoko aldea atera dio bigarrenari.

Emakumezkoetan, bigarren Sonia Garcia irundarra izan da (34:37) eta hirugarren, berriz, Maite Sanchez ortuellarra (36:02).

Eguraldi hotz baina eguzkitsuarekin atera dira 11:00etan –taldeka, hamabost segundoko tartearekin– 78 korrikalariak eta beren zakurrak, eta zortzi kilometroko ibilbidea egin dute, Aitzuri kaletik atera eta Basusta aldean maldan gora eta behera ibilita. Helmuga ere Aitzurin izan da, frontoiaren alboan. 

Ondoren, 12:00etan, zirkuitu itxian korrika saioa egin dute parte hartzaileetako batzuek eta horien zakurrek haur nahiz gaztetxoekin, eta guztiak etxeratu dira dominak soinean.

Sailkapenak

Gizonezkoak

  1. Pedro Etxeberria, Zumaia (27:57)
  2. Ion Artetxe, Ugao-Miraballes (28:00)
  3. Unai Zubizarreta, Azpeitia (29:39)

Emakumezkoak

  1. Olatz Zabala, Irun (34:08)
  2. Sonia Garcia, Irun (34:37)
  3. Maite Sanchez, Ortuella (36:02)

Gazteak, gizonezkoak

  1. Walih Meftah, Zumaia (32:01)
  2. Esdras Menendez, Buniel (32:18)
  3. Ibai Santamaria, Trapagaran (35:31)

Gazteak, emakumezkoak

  1. Deva Insausti, Asturias (39:01)

Sailkapena osorik hemen dago ikusgai.