Iribarria eta Rezusta aise gailendu dira Elezkano eta Zabaletaren aurka

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 16a, 11:22
Atzoko partidako irudia. (Aspe)

Hasiera hasieratik aurretik joan ziren, eta 22-7 irabazi zuten Aitzuri frontoian jokatutako partida. 

Aitzuri frontoian goi mailako pilota izan zen atzo. Binakako txapelketako partida jokatu zuten atzokoan Elezkano II. eta Zabaletak, Irribarria eta Rezustaren aurka. Hasiera hasieratik aurretik joanda, aise irabazi zuten Irribarriak eta Rezustak 22-7ko markagailuarekin.

Aurretik, Zabala eta Etxeberria Salaberria eta Erostarberekin aritu ziren, eta kasu horretan goizuetarra eta urretxuarra nagusitu ziren markagailuan, 22-11koarekin.