Goikoetxeak eta Lopezek Jai Alai Winter Series txapelketan parte hartuko dute

Mireia Galarza Bastida 2022ko urt. 16a, 09:39
Txapelketaren aurkezpeneko irudia. (EITB)

Urtarrilaren 29an hasiko da txapelketa, Gernikan. ETB1ek, gainera, zuzenean emango ditu partidak astelehenero, 22:00etan hasita. 

Miamiko (AEB) Dania pilotalekuaren itxieraren ondoren, Jai Alai Winter Series txapelketa jokatuko dute Gernikan (Bizkaia) hilaren 29tik aurrera, eta bertan izango dira Goikoetxea eta Lopez. 

Gainera, ETB1ek astelehenetan zuzenean emango ditu partidak, 22:00etan hasita. EITBk egindako aurkezpenean, Joseba Murkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak azaldu zuenez, "Miamin apurtutako ametsa eta utzitako arrasto garrantzitsua, denon artean Euskal Herrian berreskuratzen saiatuko gara".

Gainera, Jai Alaik azaldu duenez, "txapelketa bat baino askoz harago" doa proiektu hau. Beraien esanetan, "komunikazio proiektu" batean oinarritzen da guztia. Horregatik,  "Euskal Herrian ezagutarazi behar da kirol hau, zale berriak erakartzeko".