Aita Mariren bustoko plaka berriztatu dute

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 14a, 15:31

Jose Maria Zubia 'Aita Mari'-ren bustoak zaintzen du Erribera kaleko sarrera Amaiako plazatik. Bustoak duen plaka zaharberritzera eraman zuten orain hilabete batzuk, eta gaur berriro bere lekuan jarri dute. 

Alondegiaren izkina batean, erriora begira, dago Aita Mariren bustoa. Orain urte batzuk zaharberritu zuten bustoa bera, eta azken hilabeteotan haren azpian doan plaka kendu zuten berriztatzeko. Rakel Najenta zumaiarrak egin ditu berritze lanak, eta gaur berriro jarri dute bere lekuan.