Ikastaro hauetarako izena emateko aukera zabaldu du orain Kultura Sailak: haur plastika, tai-chi, qi gong eta yoga. Ikastaro hauek urtarrilaren 31tik maiatzaren amaierara arte emango dira.
Interesdunek Alondegia Kultur Etxean eman dezakete izena (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a izango da.