Txotxongiloen erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 14a, 10:52

'Zirkoa eta txotxongiloak' erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Erakukseta hau urtarrilaren 28ra arte bisitatu ahal izango da. 

Txotxongiloen sortzaile eta bildumagile Corrado Masacci italiarrak sortutako eta diseinatutako erakusketa da datozen bi asteotan Zumaiako aretoan ikusi ahal izango den bilduma hau.

Erakusketa honen bidez Masaccik "plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna" irudikatu nahi izan ditu, "irudimenerako espazio bat sortuz; zirkua delako benetako dibertimendua".

Oxforden ikusgai izango dira, besteak beste, zirkuaren eta zaldiaren jatorria, pailazoak eta bere aurrekinak, zirkuko hainbat pertsonaia, Titiri circus, Liliput circus, Fantastic circus, tximinoak eta igelen zirkoa.

Erakusketa urtarrilaren 28ra arte izango da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan ere ateak zabalduko ditu eguerditan, 12:30etik 14:00etara.