200 euroko bost erosketa bono zozkatu ditu Gertuk

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 13a, 17:11

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak 200 euroko bost erosketa txartel zozkatu ditu Gabonetako kanpainan. Ekintza horrekin. herriko merkataritza sustatu eta herrian bertan kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan ditu elkarteak. 

Gertu elkarteko kide diren saltokietan egindako erosketengatik zozketan parte hartzeko aukera izan dute bezeroek Gabon garai honetan. Parte hartu duten guztien artean 200 euroko bost erosketa txartel zozkatu ditu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Bono horiek elkarteko saltokietan erosketak egiteko erabili ahal izango dira. 

Saridunak hauek izan dira:

  • Karmele Mutiozabal (Sura).
  • Antonio Dominguez (Flysch gozotegia)
  • Yere eta Alfon (Gure Txokoa)
  • Esti Garcia (Egoki)
  • Mertxe Garate (Basusta loradenda)