Azken hiru egunetan 132 kasu positibo zenbatu dituzte herrian

IƱigo Gaiton 2022ko urt. 13a, 15:00

Urola Kostan, guztira, 1.180 izan dira azken hiru egunetan zenbatutako kasuak. Atzoko datuei dagokionez, Hego Euskal Herrian 12.058 positibo detektatatu zituzten. 

Eusko Jaurlaritzak gaur plazaratu duen txostenaren arabera, Zumaian 132 detektatu dituzte azken hiru egunetan, eta 7.743,97ko intzidentzia tasa du herriak. Koronabirusaren omikron aldaerak bizi-bizi hedatzen jarraitzen du Urola Kostan, mundu osoan bezalaxe. Eskualdean, guztira, 1180 kasu zenbatu dituzte azken hiru egunetan. Oraingo honetan, Zarautz izan da positibo gehien atzeman duten herria. 385 izan dira guztira, eta hango intzidentzia tasa 6.596,14 da gaur gaurkoz. Azkoitian (9229,74) eta Azpeitian (8.173,46) detektatutako kopurua antzekoa izan da, 229 eta 215, hurrenez hurren. Orion (6.099,15), berriz, zenbatutako positiboak 111 dira.

100 positibotik beherako langatik daude Getaria 48 positiborekin (8.445,23), Aian 40 izan dira (6.952,14), Aizarnazabalen 11 (4.941,48), Beizaman 4 (5.645,16) eta Errezilen 5 (5.475,04).

Osakidetzak aste honetan jakinarazi duenez, kontaktu estuei bakarrik egingo dizkie COVID-19a atzemateko probak. Pertsona zaurgarritzat hartuko dituzte 70 urtetik gorako herritarrak, haurdun dauden emakumeak, immunoeskasia duten pertsonak, txertatu gabekoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak. 

RO indizea, batetik behera

Gaurko dokumentuak albiste onen bat utzi badu, hori RO indizearen datuan dago. Hiru hilabetez 1etik gora egon da zifra Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gaur 0,92 da. Hego Euskal herriko datuei dagokionez, 12.058 positibo detektatu ziren atzo egindako probetan. Araban 1.556 izan ziren, Bizkaian 4.590, Gipuzkoan 3.238 eta Nafarroan 2.674.

Osakidetzaren mendeko erietxeetan 96 lagun ospitalereatu zituzten atzo koronabirusak jota, eta denera 807 paziente daude erietxeetan, horietatik 136 ZIUetan. Nafarroan, berriz, ospitaleetan 266 gaixo daude COVID-19arekin, horietatik 36 ZIUetan.