Osasun arloko langileek osasungintza indartzeko eskatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 13a, 16:00

Osasungintzan gehiago inbertitzeko eta beharrezko baliabideak jartzeko eskatu dute beste behin ere langileek Osasun Zentroaren aurrean egindako protestan.

Zumaiako Osasun Zentroko langileak kalera atera dira gaur, beste herri eta hiri askotan egin bezala, ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen deialdiari erantzunez. Kalitatezko osasun publikoa galdegin dute, eta, horretarako, osasungintzan inbertitzeko eta baliabide gehiago jartzeko eskatu diete agintariei. Era berean, Osakidetzaren "gainkarga eta utzikeria" salatzera deitu dituzte herritarrak.