'Gorputzaren jabekuntza kirolaren bitartez' solasaldia izango da etzi Emakumeon* Etxean

Ainhoa Azurmendi kirolean eta genero ikuspegian adituak eskainiko du hitzaldia.

2022ko lehen seihilekoko egitarauaren berri eman du Emakumeon* Etxeak. Ostiralean ekingo diote urte berriari, Ainhoa Azurmendik eskainiko duen hizketaldiarekin.

Emakumeon* Etxeak tailer, hitzaldi eta ikastaro ugari eskainiko ditu 2022an ere. Ostiralean, hilak 14, izango da lehenbizikoa: kirolean eta genero ikuspegian aditu Ainhoa Azurmendik Gorputzaren jabekuntza kirolaren bitartez hizketaldia eskainiko du, 18:00etan hasita. 

Otsailaren 17an, osteguna, gai beraren inguruko beste saio bat egingo dute Emakumeon* Etxean. 19:00etan izango da.