4.264 bildu ditu Zumaiako Caritasek Gabonetako kanpainan

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 13a, 10:30

Eguberrien bueltan dirua biltzeko antolatutako ekintzetan zein dohaintza pribatuetan 4.264 euro bildu ditu Caritasek. Eskerrak eman nahi izan dizkiete zumaiarrei, beren eskuzabaltasunagatik.

Urtero bezala, Eguberritako kanpaina egin du aurtengoan ere Zumaiako Caritasek, "gehien behar dutenen gabeziak arintzeko". Dohaintza pribatuetan eta diru-bilketetan 4.264 euro biltzea lortu dute. Zumaiarri eskerrak eman nahi izan dizkiete "babesgabeenekin eduki duten eskuzabaltasunagatik", eta, besteak beste, Gabon Koruari, txistulariei eta musikariei egin diete aipamena. 

Arazoak dituzten herritarrek 608 30 91 15 edo 608 37 72 16 telefono zenbakietara deitu dezakete herriko Caritasekin harremanetan jartzeko.