[GUTUNA] Beste bide bat hartu behar da

Tomas Etxabe 2022ko urt. 12a, 11:30

Tomas Etxabek honako gutun hau bidali du webgunean argitaratzeko. 

“Burua ere entregatzea ez al da gehitxo izango”. Hitz hauekin bukatu zuen hirugarren bertsoa Amets Arzallusek koronabirus eta txerto kontua hizpide hartuta. Txaloak jo zituzten bertaratzeko aukera izan zutenek, denak txertatuak, txertatu gabeek ez zutelako izan sartzerik.                                                                                   
Guzti honek islatzen du egoki egun, gizartean orohar, gertatzen ari dena. Txertatu ez denak, delako pasea ez duelako, ezin du legez edo aginduz, pertsonak pilatzen diren tokietara joan, edo, behintzat toki askotara joan. Adibidez: zineak, antzerki saioak, tabernak, kirol saioak, bilera zabalak,…        

Esperientziak dio, aurrez hori esaten ez bazuten ere, txertatu dena kutsatu daitekeela, kutsatzen da tamalez. Baina, hala nola, txertatu gabeak dira arduragabeak, kutsadura areagotzen dutelako. Hau horrela da? Esan daiteke denok garela kutsadura bide. Txertatu gabeak ere osasun zaleak dira, gutxienez besteak hainbeste.                                                                                                     

Bada zerbait gehiago honen atzean, ezkutuan dabilena eta esaten ez digutena, eta presaka dabiltza lortu nahian. Zer da lortu nahi dutena? Nik garbi daukat: herritarrak kontrolatu goitik behera. Huxley ibili zen 1930ean mundu zoriontsua “opa nahian”. 

Nortzuk dira? Gutxi batzuk, inbertsio fondo nagusiak maneiatzen dituztenak bereziki. Hori dio Alfonso Longo ingeniari sozialak. Aipatu daitezke Rockefellertarrak, Rothschildtarrak, George Soros edo Bill Gates. Baina, adi izen honi, Larri Fink, BlackRock megafondoko burua.                                                                              
Lehen mendean eta geroago ere, erromatarrak egin ziren inguru guzti honen jabe. Hemen ere, Iberiar penintsulan, kartagotarrei gailendu ostean, Ibero herriak –euskaldunak berak– menderatu zituzten. Azken gatazka Numantziakoa da. Nerontxiki gehiegi dabil gure artean. Baina aizu, hemen gaude oraindik eta erromatarrek ere burumakur bukatu zuten. Hori bai, sarraski ugari egin eta gero. 

Osasuna hartu dute gai nagusi bezala, eta lortu dute, hein handi batean behintzat, herritarrak aurrez aurre jartzea, eta hor gure ahuldadea dago eta gutxi horien garaipena.                                                                                    
Ametsi txertatutakoen txaloak; Donostian, pasa den abenduan         jende uholdea kalean, txertorik ez, paserik ere ez, oihukatzen. Txertatuak eta txertatu gabeak elkarrekin, muturrekorik gabe, askatasuna. Muturrekoa menperatzailen ikurra da, ez da eraginkorra, hori saldu badigute ere komunikabide nagusiek.      

Honekin bukatzean beste zerbait aterako digute. Gauza da beldurra igorri eta mendean hartu. Presa handiak dituzte, agian eskuartean lehertuko zaie. Gure ahaleginak hortik joan behar du. Beste gizarte eredu bat sortu beharrean gaude. Hau ez da gurea.     “Maitasuna, maitasuna, munduaren salbatzaile, ikara eta beldurra, denoren izorratzaile”.