Guraso Eskolen bizipen tailerretan izena emateko epea ostiralera arte luzatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 12a, 11:00

Bost saioko programa prestatu dute 0-6 urte bitarteko umeen gurasoentzat, eta aurreko urteetan bezala, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak izango dira gidariak. Saioak larunbatetan egingo dituzte. 

Ostirala, etzi, izango da 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek Guraso Eskoletan izena emateko azken eguna. Bizipen tailerrak antolatu dituzte horientzat, bost saiotan banatuta. Larunbatetan izango dira, eta aurreko urteetako psikomotrizista berak arduratuko dira saioak dinamizatzeaz: Jon Urdineta eta Itziar Rosado.

Bi talde osatuko dituzte, bat euskaraz, eta bestea gaztelaniaz. Saioen egunak ere zehaztu dituzte: urtarrilaren 22an izango da aurrenekoa, eta hurrengoak, berriz, otsailaren 19an, martxoaren 26an, apirilaren 30ean eta maiatzaren 21ean.

Bizipen tailerrean "guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek", azaldu dute antolatzaileek. Gainera, umeek bi erreferente dituzten kasuetan, biek parte hartzea gomendatu dute antolatzaileek.

Izena nola eman

Tailerretan parte hartzeko izena urtarrilaren 3tik 10era bitartean eman beharko da, herriko ikastetxeek korreo elektroniko bidez zehaztu duten moduan, edo Gizarte Zerbitzuen Branka eraikinean nahiz 943-86 22 00 telefono zenbakira deituta.

Matrikulak 20 euro balio ditu, eta honako kontu korrontean sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-ematea egiterako momentuan aurkeztu beharko da ordainagiria.