Lau urteko borrokak aurrera jarraitzen du

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 10a, 14:52
Argazkia: Bittor Bengoa

Pentsio publiko duinak aldarrikatzeko borrokak laugarren urtea bete du, eta pentsiodunek kaleak hartzen jarraitzen dute. Gaur ere elkarretaratzea egin dute Zumaian. 

Pentsio publiko duinak eskatzeko hasi ziren pentsiodunak elkartzeko herriko kale eta plazetan. Denborarekin –ezin ahaztu tartean pandemia bat ere izan dela–, aldarrikapenak areagotu egin dira: hasierako pentsioe duinen eskaerari, kalitatezko zaintzaren eta osasungintza publikoaren aldarriak ere gehitu dizkiete.

Garai jakin batzuetan izan ezik, astelehenero elkarretaratu dira pentsiodunak, eta haien borrokarekin bat egiten duten zenbait herritar. Hasieran, udaletxearen aurrean biltzen ziren, baina handik Saregileen plaza mugitu zuten protesta.

Datorren larunbatean beteko dira lau urte protesta ekintza hauekin hasi zirela. Hori gogoratzeko, ekintza bana egingo dute Donostiako Alderdi Ederren eta Eibarko Untzaga plazan, eguerdiko 12:00etan, Lau urte eta gero borrokak darrai lelopean. Ekintza hauetan parte hartzeko deia luzatu dute gaur.