Gaur hasiko dira Lilatoiko entrenamendu saioak

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 10a, 12:00

Lasterketara sasoian eta talde giro paregabean iristeko datorren astetik aurrera, astelehen eta ostiralero izango dira entrenamendu saioak. 

Dena ondo bidean, martxoaren 6an jokatuko da Lilatoia. Antolatzaileek jakinarazi dute urtarrilaren erdialdean zabalduko dutela izen ematea. Lasterketara sasoian eta talde giro paregabean iristeko, entrenamendu saioak antolatu ditu beste urte batez  Emakumeon* Etxeak. 

Gaur izango dute lehenbiziko hitzordua: 19:30ean elkartuko dira, Angeles Sorazu kalean (Kukitxa dendaren parean). Santiagora eta paolbidera joan-etorria egingo dute. Datorren astetik aurrera, astelehen eta ostiralero izango dira entrenamenduak, ordu eta leku beretik hasita.