Agertu da Indamendiko otarrearen irabazlea

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 10a, 08:10

Urtero bezala, otarrea zozkatu du Indamendi bazkunak Gabon garaian. Errege Egunean atera zuen zenbaki saritua, eta haren jabeak dagoeneko jaso du oparia. 

Dorleta Betondo izan da sariaren irabazlea, eta atzo jaso zuen oparia. Bilobak lagunduta eraman ahal izan zuen oparia etxera.

Indamendik eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bidez zozketa honetan parte hartu duten guztiei: "Zuen laguntzarekin Zumaian mendizaletasuna bultzatzen jarraituko dugu".