'Kantu bat gara' emanaldia eskaini zuen atzo Jon Maiak Zumaienan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 8a, 16:22

Kontzertu bira abiarazi berri du Jon Maia artista zumaiarrak, eta atzo etxean aurkeztu zuen plazaratu berri duen azken lana: Kantu bat gara. Hamaika kantu ezaguni jarri dizkie hitzak Maiak, eta horietako hainbaten bertsioak jaso ditu kantu bilduma berrian.

Bilboko Arriaga antzokian taularatu zuen estreinakoz ikuskizun berria hilaren 6an, ostegunean. Atzo Zumaiena aretoan eskaini zuen emanaldia, eta ohiko musikariez gain, hainbat gonbidatu berezi izan zituen lagun oholtza gainean: AGE, Lucia Lakarra, Eire Maia, Adama Stephen eta Sahatsa Ramirez.

Argazkiak: Maria Maya Manterola