Urtarrileko GUKA magazina

Baleike 2022ko urt. 7a, 22:00

Urte berriko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren atal berria. Besteak beste, Mikel Kazalis musikari zarauztarrari eta Orioko musikari Xabier Lizasori egindako Parean eta pareko elkarrizketaren aurrerapena, Zumaiako txakur krosaren inguruko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Orioko Itxaspeko bidera egindako ibilaldia ikusteko aukera izango da gaurko saioan.

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Aurtengo lehen atalean, askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, eta, besteak beste, Mikel Kazalis musikari zarauztarrari eta Orioko musikari Xabier Lizasori egindako Parean eta pareko elkarrizketaren aurrerapena, Urrestillako Gabon eskeari buruzko erreportajea, Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Urrutira joan gabe atalean Itxaspera egindako ibilaldia eta Beizamako lehen sektoreaz egindako erreportajea izango dira ikusgai. Zumaiako txakur krosak ere izango du bere lekua.