Txanponaren bi aldeak Agirre anaientzako Markina-Xemeingo finaletan

Juan Luis Romatet 2022ko urt. 6a, 17:37

Elorrioren bigarren oroimenezkoa zesta-punta txapelketako finalak jokatu ziren atzo Markina-Xemeingo unibertsitatean. Eduardo eta Gonzalo Agirre anaiak iritsi ziren finalera. 

Errege Egun bezperan jokatu ziren Markina-Xemeinen zesta-puntako Elorrioren bigarren oroimenezko txapelketaren finalak. Hiru partida jokatu ziren, eta bitan zumaiarren presentzia izan zen. 

Senior mailan, Gonzalo Agirrek eta Danelek 30-20 emaitzarekin irabazi zieten Atain II.a eta Arakisi. Txanponaren ifrentzuan, elite mailan, Eduardo Agirrek eta Manzik ezin izan ziete irabazi Arbe eta Lekueri. 30-19 amaitu zen norgehiagoka.