Zozkatu ditugu 'Perez sagutxoa' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2022ko urt. 6a, 12:44

'Perez sagutxoa' antzezlanaren bi emanaldi izango dira igande honetan Aita Mari aretoan. 12:30eko saiorako bi sarrera bikoitz eman dizkigu Udaleko Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketa eginda, saridunak Leire Ostolaza Egaña eta Ruth Salaberria Udabe izan dira. Aretoko atean izango dituzte sarrerak zain. Zorionak.

Gogoratu antzezlan honen emanaldietarako (12:30ean da lehena, 16:30ean bigarrena) sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, 4 euroan.