Urtarrilaren 16an jokatuko da X. Txakurkros Lasterketa

Maria Maya Manterola 2022ko urt. 4a, 15:00

Aitzuri kalean hasi eta amaituko da lasterketa. Izen ematea zabaldu dute dagoeneko. 

Urtarrilaren 16an, igandearekin, jokatuko da X. Txakurkros Lasterketa. Aitzuri kalean hasi eta amaituko da lasterketa, parte hartzaileek Basustagainean atonduko duten zirkuituan 8.300 metroko itzulia eman ondoren. Aurrez, 10:30ean, albaitaritza kontrola pasa eta dortsalak jaso beharko dituzte korrikalariek. 

Helduen lasterketaren ondoren emango diete haurrenari hasiera, 12:00etan. Jarraian, 12:30ak aldera, banatuko dituzte sariak. 

Izena helbide honetan eman daiteke urtarrilaren 12a baino lehen; federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, 18. Haurren lasterketaren kasuan, momentuan bertan eman beharko da izena, euro baten truke.