Zozkatu ditugu Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldirako sarrerak

Baleike 2022ko urt. 4a, 10:24

Saridunek bina sarrera izango dituzte zain Zumaienan bertan, emanaldia hasi aurretik. 

Jon Maiak kantugintzan egindako ibilbidea jaso nahi izan du Kantu bat gara disko liburuan, eta lan hori zuzenean aurkeztuko du ostiralean, hilak 7, Zumaienako aretoan, 20:00etatik aurrera. 

Udaleko Kultura Sailaren eskutik, bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu bazkideen artean, eta Alaitz Osari eta Goiz Eder Ituraini egokitu zaizkie. Saridunek Zumaienan bertan jaso ahal izango dituzte bina sarrera, emanaldia hasi aurretik. Zorionak! Eta adi egon, laister itzuliko baikara zozketa gehiagorekin.