Distiraren Lehiaketa Sozialaren abenduko argazkiak eta saridunak

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 3a, 08:00

Makro izan da Zumaiako Argazkizale Elkarteak abenduko lehiaketari jarritako gaia. Hamahiru argazkilarik hartu dute parte, 25 lanekin.

Lehen saria David de Llodiok irabazi du, lehen begiratuan igartzen ez den argazki berezi batekin. Bigarren saria Jorge Murgiondok eskuratu du, eta hirugarrena, berriz, Soraya Lopezek eta Maria Roak.

Ondorengo bideoan jaso dituzte lehiaketara aurkeztu dituzten argazki guztiak.