Joseba Izquierdok irabazi du Gabonetako Xake Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 28a, 11:30

Zumaiako Xake Taldeak antolatuta, atzo arratsaldean jokatu zen Oxford aretoan Gabonetako Xake Txapelketa, eta Joseba Izquierdo irundarra izan zen garaile.

Guztira, hainbat tokitatik etorritako 37 jokalarik hartu zuten parte; besteak beste, Madril, Sevilla, Irun, Lasarte, Hondarribia, Zarautz eta, jakina, Zumaia. Kopuru horretatik hamazazpi haurrak izan ziren; eta horietatik hamabi zumaiarrak.

Antolatzaileak gustura agertu dira aurtengo txapelketarekin; izan ere, egungo osasun egoera dela eta, ez zuten jende gehiegirik nahi, eta kopuru aldetik, haiek nahi zuten tamainakoa izan da.

Sailkapena

1. Joseba Izquierdo (Irun)

2. Aitor Duo (Zarautz)

3. Aitor Martinez (Madril)

Lehen zumaiarra: Fermin Lauroba (sailkapen orokorrean 6.)