Aitor Duo garaile Kabiko xake txapelketan

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 26a, 13:00

Abenduaren 24 arratsaldez jokatu zuten finala Kabi tabernan, eta 18 urteko zarauztarra izan zen onena. Bigarren Xabi Aranzabal zumaiarra izan zen.

Abenduaren 24an jokatu zen Kabiko xake txapelketako finala, eta Aitor Duo gaztea izan zen garailea. Bi partidak irabazi zituen 18 urteko zarauztarrak. Bigarren zumaiar bat izan zen, Xabi Aranzabal.

Txapelketa amaieran opariak zozkatu zituzten antolatzaileek.