Xanti altzariak garaile Gabonetako erakusleiho lehiaketan

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 23a, 09:50

Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako XXIII. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu saridunak. Xanti altzariak saltokiak prestatutako eskaparatea izan da, epaimahaiaren ustetan, lehiaketara aurkeztutako onena. 

Gabonak aitzakia hartuta, erakusleiho lehiaketa antolatu du beste urte batez Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak. Parte hartu duten establezimenduek abenduaren 10erako atondu zituzten beren erakusleihoak, eta epaimahaiak eman du dagoeneko bere ebazpenaren berri. 

Xanti altzariak saltokiak eskuratu du lehen saria, eta 300 euroko erosketa bonoa jaso du Pauma modari eman diote bigarrena (200 euroko erosketa bonoa), eta Kiribil ile-apaindegiari, azkenik, sari herritarra (Facebooken 'atsegin dut' gehien lortu duen erakusleihoa). 100 euro jasoko ditu erosketa txarteletan.

Era berean, sari herritarraren bozketan parte hartu duten erabiltzaile guztien artean 100 euroko erosketa txartela zozkatu da. Leire Idiakezi egokitu zaio sari hori.