Zapatuko heriotza salatu dute Egurko enpresa aurrean

Langile bat hil zen Zumaian pasa den larunbatean Egurko enpresa zaharreko teilatutik erorita. Heriotza hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, enpresaren aurrean, gehiengo sindikalak deituta. 

Elkarretaratzea deitu duten sindikatuek azaldu dutenez, gutxienez 62 behargin hil dira aurten lan istripuetan, eta horietatik zazpi altueratik erorita. ‘Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea’ leloa zeraman pankartarekin elkartu dira sindikatukoetako kideak eta kontzentraziora bertaratu diren herritarrak.