Elkarretaratzea egingo dute bihar, larunbatean 45 urteko langilea hil zen enpresaren aurrean

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 20a, 11:47

ELA eta LAB sindikatuek deitu dute protestara, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean. Egurkoren fabrika zaharrean izan zen lan istripua larunbat eguerdian, eta 45 urteko gizonezkoa hil zen teilatutik erorita.

Larunbat eguerdian 45 urteko gizonezkoa hil egin zen Zumaian, Basustabidean dagoen Egurkoren fabrika zaharrean, lanean ari zenean teilatutik erorita. Enpresa batek erosi du eraikin hori, eta eraberritze lanetan ari dira jarduera hara eramateko. 

Lan heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu dute ELA eta LAB sindikatuek astearte honetarako, hilak 21. Ezbeharra gertatutako tokian egingo dute protesta, 12:30ean, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.

Atzo iluntzean ere atera ziren kalera heriotza hori salatzeko. Hain zuzen, Saregileen plazan bilkura egin zuen hainbat herritarrek Biolentzia kapitalista gelditu leloa zeraman pankartaren atzean. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta egin zuten atzoko protesta.