[ARGAZKIAK] 'Mamma mia! Gure musikala' ikuskizuna iruditan

Arnaitz Rubio Aprea 2021ko abe. 19a, 09:42

Astindu dantza elkarteak eta Zumaiako Musika Bandak antolatuta, 'Mamma mia! Gure musikala' dantza eta musika ikuskizunaren bi emanaldi egin ziren atzo Aitzuri frontoian. Herritar asko inguratu zen pilotalekura ABBA musika taldeko abestien inguruko emanaldiak ikustera.