Dagaz ekimeneko hurrengo saioa hilaren 12an egingo dute

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 6a, 10:30

Ohi bezala, Torreberriko aterpean elkartuko dira, eta ordu eta erdiz dantza garaikidean murgilduko dira parte hartzaileak. Oraingo honetan bikoteka egingo dute dantza. 

Dagaz ekimenaren barruan antolatutako saioa izango da datorren igandean, hilak 12. Astinduk tailerrak antolatzen ditu noizbehinka dantza garaikidea herritarrengana gerturatzeko, eta oraingo honetan, bikoteka dantzatzen ikasiko dute bertaratzen direnek, Laura G. Latasaren eskutik. 

Torreberriko aterpean elkartuko dira, 11:00etatik 12:30ak bitarte. Saioan izena emateko edota informazioa eskuratzeko, dagaz.eus helbidera jo daiteke.