'Ez dok ero' antzezlanerako sarrerak, salgai

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 5a, 18:00

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Ez dok ero' antzezlana taularatuko dute ostiralean, abenduak 10. Sarrerak salgai daude dagoeneko. 

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten ED3 bikote artistikoaren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan ere euskara eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. Are gehiago oraingoan, non gure imaginario kolektiboak eta kultur sinbologiak presentzia nabarmena duten. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa dugu EZ DOK ERO, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskeintzen duena.

Abenduaren 10ean, ostiralarekin, eskainiko dute antzezlana Zumaian. Aita Mari aretoan izango da, 20:00etan hasita. Emankizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko, Turismo Bulegoan.