'Kantu bat gara' emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 5a, 10:30

"Kantugintzan egindako ibilbidearen antologia" aurkeztu zuen Maiak joan den azaroan, eta liburu disko horri lotutako emanaldiak eskaintzeari ekingo dio orain. Urtarrilaren 7an aurkeztuko du herrian, Zumaienako aretoan.

Donostiako Victoria Eugeniako eta Bilboko Arriagako kontzertuen ondotik, Zumaian eskainiko du emanaldia Jon Maiak. Kantu bat gara izenburupean, azken 30 urteotan idatzi dituen abestien bertsioekin disko liburua kaleratu du Maiak, eta lan horri lotutako emanaldia da Zumaian eskainiko duena. 

Emanaldiko sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, 8 euroan, Turismo Bulegoan. Jakinarazi dute "laster" online eskuratzeko aukera ere izango dela.