Aizpurua eta Salegi garaile pala txapelketa herrikoian

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 4a, 17:00

Gorostolatarren aurka jokatu dute finala Aitzurin. Partidaren hasieran parez pare ibili badira ere, Aizpurua-Salegi bikoak abantaila ateratzea lortu, eta 22-16 amaitu dute.

Gaur jokatu dira pala txapelketa herrikoiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta final handia. Aitzurira lekualdatu dute jardunaldia, eguraldiaren ondorioz. Aizpurua eta Salegi izan dira garaile, Gorostola-Gorostola bikotearen aurka lehiatu ondoren. Partidaren lehenengo erdian parez pare ibili dira bi bikoteak, baina Aizpuruak eta Salegik abantaila ateratzea lortu, eta 22 eta 16 amaitu dute.

Finalaren aurretik jokatu da hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida. Ia amaieraraino lehia estua izan bada ere, Zendoia-Oskarbi bikoa izan da garaile, 22 eta 18. Hirugarren postuan sailkatu da, beraz, Zendoia-Oskarbi bikotea, eta laugarrengoan Segurola-Segurola. 

Zumaiako Pilota Elkarteak gaurko hitzordua baliatu du duela gutxi zendutako Enrike Mendizabal oroitzeko. Bertan izan dira Mendizabalen senitartekoak, eta oroigarri bat eman diete elkartearen izenean, pilotari eta palari egindako ekarpena eskertzeko.