AP-8 errepidea itxita dago Zarautz eta Zumaia artean, Bilborako noranzkoan

Anartz Izagirre 2021ko abe. 4a, 09:43

Ertzaintzak adierazi duenez, lur jausi baten ondorioz itxi dute errepidea, 37. eta 48. kilometroen artean, Zestoa parean. Bilborako noranzkoa soilik dago itxita, eta trafikoa N-634 errepidera desbideratzen ari dira.

AP-8 errepidea itxita dago Zarautz eta Zumaia artean, Zestoa parean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak adierazi duenez, lur jausi bat izan da 37. eta 48. kilometro puntuen arteko zati batean, eta 04:30etik itxita dago Bilborako noranzkoan. Hori dela eta, trafikoa N-634 errepidera desbideratzen ari dira une honetan. Ertzaintzak nabarmendu duenez, langileak errepidea garbitzeko lanetan ari dira orain.