ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Euskararen Egunean, zein da eskualdeko herritarrek hizkuntzarekiko duten joera?

Ane Olaizola | Juan Luis Romatet | Mireia Galarza 2021ko abe. 3a, 11:34

Euskararen Eguna da gaur, eta helduek beraien artean euskara erabiltzera bultzatu nahi izan du Euskaltzaleon Topagunearen kanpaina berriak. Baina, zer gertatzen da Urola Kostan? Kalera atera dira UKTko kazetariak eskualdeko herritarrek gai honen inguruan dituzten iritziak jakiteko.