Arantxa Tapia: "Dinamismoa eta gogoa dago euskal enpresetan, baina urduritasuna ere bai"

Juan Luis Romatet | Gorka Eizagirre | Urtzi Oteiza 2021ko abe. 2a, 09:48

Klima aldaketari buruzko Glasgowko (Eskozia) goi bileran izan da Arantxa Tapia (Astigarraga, 1963) Zumaiako bizilaguna. Han hartutako erabakiez eta, oro har, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen egoeraz hitz egin du.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua da Arantxa Tapia. Glasgowko goi bileran hartutako erabakiez hitz egin du elkarrizketa honetan, baita pandemiaren ondoren enpresek bizi duten egoeraz, eta bere sailak dituen erronkez ere.