Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde elkarretaratu dira Zumaian gaur iluntzean

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 1a, 21:03

Hainbat eragilek deituta, pentsio, lan eta bizi baldintza duinen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Zumaian. 

Nazio mailan egin den deialdi honek izan du isla Zumaian ere. Herriko hamabi eragilek egin dute bat lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde Euskal Herri mailan egin den deialdiarekin. ELA, LAB, ESK, Gure Esku, Zumaiako Mugimendu Feminista, Pentsiodunen mugimendua, Zumaiako Etxebizitza Asanblada, Zumaiako Natur Taldea, Malen Etxea, Ernai, Sortu eta Ikamak egin dute bat deialdi honekin. 

19:00etan egin dute elkarretaratzea Beheko Plazan. 'Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Bizi duin baterako burujabetza. Lan eta pentsio erreformei ez' leloa zeraman pankartaren atzean bildu dira Zumaiako mobilizazioan parte hartu duten herritarrak.