XX. Klarinete Maratoia: kontzertuen egitaraua

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 30a, 10:00

Abenduaren 8tik 12ra bitartean egingo dira kontzertuak Klarinete Maratoiaren barruan. Emanaldi denak doan izango dira, lehenengoa izan ezik: horretarako sarrerak salgai daude turismo bulegoan. 

Abenduak 8

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain.

Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan.

Abenduak 9

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua.

Abenduak 10

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak.

Abenduak 11

16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa.

Abenduak 12

12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua.

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urvan Ensemble & Guest: Tribute to Chiri. 

Klarinete Maratoian sortutako Urval Ensembleko kideek eta hainbat gonbidatuk duela gutxi jubilatu den Jose Miguel Chirivella omenduko dute. Euskadiko Orkestrako lehenengo klarinete bakarlaria izan da Chirivella. Fernando Urainek zuzenduko du kontzertua.