2021/12/08 - 2021/12/12 19:00

Kontzertua

XX. Klarinete Maratoia

XX. Klarinete Maratoia
Zumaia, Zumaia

XX. Klarinete Maratoia egingo da abenduaren 8tik 12ra bitartean. Tailerrez eta ikastaroez gain, kontzertuak ere izango dira.

Abenduak 8

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Sapere Aude Sinfonietta & Lagunak: Strauss & Dvoràk. Zuzendaria: Fernando Urain.

Sarrerak aurrez salgai turismo bulegoan. Helduentzat, 5 eurotan; haurrentzat, 3 eurotan.

Abenduak 9

19:00etan, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua.

Abenduak 10

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Legazpiko gazte musikariak.

Abenduak 11

16:30ean, Komentuan, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa.

Abenduak 12

12:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Maratoiko ikasleen amaiera-kontzertua.

18:30ean, Zumaiena Ikastetxeko aretoan, Urval Ensemble & Guest: Tribute to Chiri.