Aita Mari eta Alai auzuneak elkartzen dituen eremua berrurbanizatzeko lanei ekin diete

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 29a, 16:00

Oinezkoen bideak eta bidegorriak berrantolatuko ditu udalak. Lan horiekin ingurua irisgarriagoa egin nahi dute.

Zumaiako Udalak hasi ditu Aita Mari eta Alai auzuneen arteko eremuak berrurbanizatzeko lanak, eremua irisgarriagoa egiteko helburuarekin. Eskolako bideen sarearen zati bat osatu, eta bidegorriari jarraipena emango diete. Bi hilabeteko epean amaituko ditu lanak Delsa Irun enpresak, eta 70.180 euro bideratuko ditu udalak obra hortara.