Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finala jokatuko dute Leire Esnalek eta Jurdan Arakistainek

Onintza Lete Arrieta 2021ko aza. 29a, 12:49
Arakistain eta Esnal.

Zumaiako Pilota Elkarteko kirolariek txartela lortu dute abenduaren 12an Iruñako Labriten lehiatzeko. Xabi Villar zarauztarra eta Eneko Sagarmendi mutrikuarra izango dituzte aurrez aurre.

Pasa den asteburuko partida irabazi, eta Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finalera sailkatu dira Leire Esnal zumaiarra eta Jurdan Arakistain zestoarra. Zumaiako Pilota Elkarteko kideek Derion (Bizkaia) eskuratu zuten finalerako txartela.

Paleta norgehiagokako azken partida Iruñan, Labrit pilotalekuan izango da abenduaren 12an, 12:00etan hasita, eta parean Xabi Villar zarauztarra eta Eneko Sagarmendi mutrikuarra izango dituzte.