Hainbat zumaiarrek parte hartu dute Pilota Egokituko Topaketan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 27a, 17:00

Euskal pilota egokituko topaketa egin dute gaur goizean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Hogei kirolari inguru aritu dira paletan, eta tartean ziren Zumaiako elkartekoak ere. Errenteriarrekin eta zarauztarrekin batera egin dute topaketa.

Lehia kutsurik gabeko topaketa izan da gaurkoa. Hasteko beroketa jolas batzuk egin dituzte denek elkarrekin, eta palak hartu dituzte segidan, begiraleen gidaritzapean hainbat joku egiteko.