[ZUZENEAN] Burujabetza teknologikoa Zumaian jardunaldia

Burujabetza teknologikoaren inguruko jardunaldia egingo da gaur Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etatik aurrera. baleike.eus webgunean ikusi ahal izango da zuzenean.

Lau hitzaldi laburrez osatuko da jardunaldia: Olatz Arregik Adimen artifizialak badaki euskaraz? hitzaldia eskainiko du, Igor Unanuek Datuen pribatutasuna eta segurtasuna Interneten, Josu Fernandez de Arroiabek Burujabetza teknologikoaren garrantzia hezkuntzan, eta Josu Waliñok Txikitik handira: Zumaia eta burujabetza teknologikoa.