Geoparkearen laguntza deialdira eskabideak aurkezteko epea bihar bukatuko da

Baleike 2021ko aza. 21a, 15:19

Ikerketa zientifikoa sustatzeko diru laguntza deialdia zabaldu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak orain hilabete. Proposamenak aurkezteko epea bihar itxiko da. 

Ikerketa zientifikoa bultzatzen jarraitzeko, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak laguntzen deialdi irekia zabaldu du. Urtero eskaintzen du Geoparkeko natura eta kultura ondareari, eta, bereziki, ondare geologikoari buruzko ikerketa lanak egiteko laguntza.

Aurten, geologiaz gain, ekologia, naturagune babestuak, historiaurrea, kultura ondare ukiezina eta itsas ondarea izango dira lehenetsiko dituzten gaiak.

Pertsona fisiko eta juridikoek eskatu ahalko dute laguntza eta eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi ikerketa proiektu aurkeztu ahal izango ditu. Urtebeteko edo bi urteko iraupeneko proiektuak aurkeztu daitezke eta laguntza gehienez 3.500 eurokoa -zergak barne- izango da. Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 22a izango da. Deialdiaren oinarriak hemen aurkitu ditzakete interesa dutenek.