Emakumeen trainerua uretan da dagoeneko

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 21a, 08:30

Entrenamendutan murgilduta daude Telmo Deun arraun elkarteko arraunlariak. Gaztetxoak bateletan ari dira giharrak indartzen; helduagoek trainerua uretaratzeko aukera ere izan dute. 

Zumaiako emakumezkoen kasua da; traineru denboraldiari ekiteko asko falta da oraindik, baina Telmo Deun errioan gora eta behera dabil dagoeneko.