Seaskaren egutegiak salgai daude Zumaiako hiru lekutan

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 20a, 12:49

Urte berria gertu dagoela-eta,  Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak.

Egutegia ezezik euskal izendegia ere bada Seaskak urtero ateratzen duen produktu hau, bertan egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txiki bat azaltzen baitira.

Zumaian Herri eskolan, Zumaiena Ikastetxean eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4€-ko salneurrian. Biltzen den dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen da.