'La cronica francesa' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2021ko aza. 20a, 09:49

Wes Anderson zinemagile estatubatuarraren azken lana emango da asteburu honetan Aita Mari zinen. Gaurtik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da, 19:30etik aurrera. 

Filma kazetarientzako maitasun-gutun bat da. Egunkari estatubatuar baten erredakzioan dago girotuta, XX. mendean, Frantzian, fikziozko hiri batean, eta The French Dispatch aldizkarian argitaratutako istorio-bilduma bat irudikatzen du. Aktore-zerrenda zabala da: Benicio Del Toro, Frances McDormand, Jeffrey Wright, Adrien Brody, Timothée Chalamet, Léa Seydoux, Tilda Swinton, Mathieu Amalric, Lyna Khoudri, Stephen Park, Owen Wilson, Bill Murray, etab.