Zozketa

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Baleike 2021ko aza. 19a, 09:00

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arena Miribillan, 12:00etan hasita.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute datorren igandean Bilboko Bilbao Arena Miribillan. 12:00etan hasiko da lehia, eta besteak beste, bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Horiez gain, han izango dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.

Baleikek finalera joateko sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Iñigo San Martin Oyarzabal izan da irabazlea. Baleike jarriko da harremanetan irabazlearekin.