Datorren astean jokatuko dira pala txapelketa herrikoiko finalerdiak

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 18a, 16:42

Pala txapelketa herrikoiko final laurdenak amaituta, datorren astean jokatuko dira finalerdiak.

Pausoz pauso bada ere, azken txanpan sartu da pala txapelketa herrikoia. Final laurdenak jokatu dira azken asteotan, emaitza hauekin:

  • Segurola I.a-Segurola II.a 22 – Paxa-Ramon 14
  • Salegi-Aizpurua 22 – Ruiz-Ulazia 17
  • Zendoia-Oskarbi 22 – Larra-Izarra 20
  • Gorostola I.a-Gorostola II.a 22 – Iribar-Alberdi 16

Ligaxkan lortutako sailkapenen arabera erabaki dituzte finalerdietan izango diren gurutzaketak.

Azaroaren 24an, asteazkena, 18:30ean: Salegi-Aizpurua – Zendoia-Oskarbi

Azaroaren 27an, larunbata, Gorostola I.a-Gorostola II.a – Segurola I.a-Segurola II.a

Finala abenduaren 4an jokatuko da.