Musika Eskolako ikasleen entzunaldia, Xixiliren aitzakian

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 18a, 09:30

Musikarekin lotutako ekitaldi ugari izango da herrian datozen egunotan. Xixili Eguna aitzakia hartuta, Musika Eskolako ikasleek emanaldi berezia eskaini zuten atzo Aita Marin.

Musikarien zaindariaren eguna dela eta, ekitaldi ugari izango da Zumaian datozen egunotan. Igandean Zumaiako Musika Bandak eskainitako kontzertuaren ondoren, Musika Eskolako ikasleen txanda izan zen atzokoan. Aita Mariko zine aretoan emanaldi berezia eskaini zuten Xixiliren aitzakian, azken hilabeteotan ikasitakoa jendaurrean erakutsiz. Gaur beste entzunaldi bat eskainiko dute, Zumaienako erlauntzan.

Hona hemen Xixiliren aitzakian antolatutako ekitaldi sorta: 

  • Azaroak 18, osteguna, 17:30ean, Zumaienako erlauntzan: Musika Eskolako entzunaldia.
  • Azaroak 20, larunbata: 10:00etan, Zumaiako Txistulari Bandaren kalejira, Ubillos jauregitik aterata. 11:15ean San Juan Egoitzan, eta 12:00etan Otezurin jarraituta, San Pedro Abesbatzarekin kontzertu ibiltaria.
  • Azaroak 21, igandea: 11:00etan, Beheko Plaza Abesbatzak kantatutako meza, parrokian. 19:00etan, Alize Mendizabalen organo kontzertua parrokian.